XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NESKA-MUTILLAK ETA ZARRA

( Manu, Maritxu ta Txomin )

Nora zoiaz, Maritxu, ain arro jantzita?

Ziñera noia, Manu, ederra ei dago-ta.

Baiña sasoi orretan, Ia gaba da-ta?

Gaba izanagaitik konponduten gara.

Gurean ez daukogu ortako baimenik, eta gaiñera gabaz eskatzea alperrik.

Nori ardura deutsa gaba izanagaitik? Orain ez dago, Manu, Atzoko konturik.

Gabeko ibillerak Itxizuz, Maritxu, eta egun argitan garbiro jolastu.

Gabaz dabiltzazanak goiz edo berandu alperrik galtzen dira eta neskazartu.

Zer diraustazu, Manu? Zoratu al zara? Egunez ez jatortzu gaur iñor ondora.

Egun argitan dira ardiak ezautzen, gabaz danak bardiñak jakuz iduritzen.

Gabeko tratuetan bazara ibilten, ez dozu izango errez tratu ona egiten.

Maritxu, nai badozu zeure zoriona, entzun egizu Manuk esaten deutsuna.

Gura badozu artu egizko laguna, ez aukeratu, Mari, gabaz jatortzuna.

Balentin Enbeita